XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eguna argitu zuen.
Udako egun bukaezin horietako bat genuen.
Ekaitzak gaua zekarrela zirudien, baina eguzkiak izango zuen denbora eguna alaitzeko.
-Ze arraio!
-Ekaitz bat pasatzeko adina indar badugu
Urnieta herritik, Adarra mendiaren magalean den Xoxotera joan ginen autoz.
Bazirudien egunak hobera egingo zuela...
-Zein isiltasun ederra!
-Isiltasuna?
-Nik hots asko entzuten ditut
Egia zen.
Belarria adi jarriz gero, soinu-hots asko bereiz zitezkeen.
Tipi-tapa, tipi-tapa aldapak igoz, Adarrako azken malda baino lehen dagoen lautada handirarte; soinu-hots ezberdinak entzunez eta bereiziz joan ginen.
Bai, bakartasunaren erdian gindoazela, hauexek entzun genituen:
Iritsi orduko, laino itxia sartu zitzaigun.
Laster izango genuen ekaitza.
Laino artean bidea ezin aurkiturik, begiak zabal-zabalik eta belarriak erne jarri, eta beherantz abiatu ginen...